#eucocovitoria19 #SaharaLibre #PolisarioVencera

44. EUCOCO

EUSKADI / vitoria - gasteiz

AZA 22-23 /2019

Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasuna adierazteko Europear Konferentzia

1975 – 2019
44 urte independentziaren alde borrokan Mendebaldeko Sahararen deskolonizazioa, eskualderako bake eta egonkortasunerako bermea

Saharako Herriari Laguntzeko Europako Konferentzia (EUCOCO) Europako hiri batean egiten da urtero, etenik gabe, 1975. urteaz geroztik, gatazka hasi zen urtetik bertatik.

EUCOCO Biltzarrak dira, zalantzarik gabe, Saharako Herriarekiko Europako Elkartasun Mugimendurik garrantzitsuenak.Oraindik ere “Europako” hitza erabiltzen den arren, aspaldi hartu zuen EUCOCO Konferentziak nazioarteko maila; izan ere, europarren presentzia nabarmenagoa den arren, kontinente guztietako pertsonek eta erakundeek hartzen dute parte bertan.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aintzat hartzen duten Gobernuetako ordezkariek, diputatuek eta hautetsiek, Europarrak nahiz bertakoak, gobernu autonomikoek, diputazioek eta Espainiako estatuko udalek, erakunde politiko eta sindikalek, Saharako Herriaren lagun diren elkarteek eta GKEek, oro har, hartzen dute parte nahitaezko elkartasun-hitzordu honetan.

Saharako Herriak ere parte hartzen du, nola ez, eta mailarik gorenean gainera; Saharako Gobernuko hainbat agintarik ordezkatuko dute, bai eta herrialde askotako enbaxadore eta ordezkariek ere.

Kokapena:

Azkeneko biltzarrak Parisen eta Madrilen egin ondoren, EUCOCOren 44. Edizioa Euskadin egitea erabaki zuen Batzorde Antolatzaileak, Gasteizen, hain zuzen ere.

INSKRIPZIOA:

2019ko AZAROAREN 1era ARTE

Close Menu