#eucocovitoria19 #SaharaLibre #PolisarioVencera

TAILERRAK

 

BALIABIDE NATURALAK

SAHARAKO ESTATUA SENDOTZEA

EZTABAIDARAKO SARRERA

Gogoeta historikoetatik eta interes geoestrategikoetatik haratago, kolonialismoa besteen baliabide naturalen eta ondasunen besterentzeak dakarren irabazietan oinarritzen da. Mendebaldeko Sahararen kasuan, ia 140 urte iraun duen okupazioan zehar, kontinente guztietako enpresa publiko zein pribatuak, gehien bat espainolak eta marokoarrak, sahararren ura, zerua, lurra, lurpea, flora eta fauna espoliatu dituzte, onura propiorako zein transnazional boteretsuen onurarako.

Okupazioaren hasieratik herri sahararrak toki desberdinetan egin dio aurre bere bizitza eta etorkizuna baldintzatzen dituen praktika honi. Esparru juridikoan, Europar Auzitegiaren ebazpenek argi utzi dute espoliazio hau, ilegitimoa izateaz gain, ilegala dela. Hala ere, gobernu ugarik eta europar erakunde batzuk legeria saihestu eta bere politika kolonialak mantentzearen alde egin dute.

Bereziki lazgarria da estatu espainolaren kasua. Saharar herriaren ondasunak babestu beharrean, potentzia administratzaile izateak dakarren ardura jarraituz, nazioarteko legeria eta propioa urratzen ditu espoliazio honen onuradun nagusia izaten jarraitzeko.

Lan talde honek basakeria honi amaiera emateko kontsentsua eta sinergiak bilatuko ditu pertsona eta talde desberdinen artean.

  • Nola behartu ahal ditugu espoliazioaz onura ateratzen duten enpresek praktika ilegal eta ilegitimo honi amaiera eman diezaioten?
  • Espoliazioaren harira saharar herriari egindako kalte ekonomiko, sozial eta morala balioztatu dezakegu tartean dauden enpresa eta estatuen aurkako erreklamazio bat martxan jartzeko?
  • Nola lortu dezakegu alderdi, sindikatu eta eragile sozialek bat egitea Espainiako gobernu berriak Europar Auzitegiko ebazpenak bete ditzan?
  • Europar erakundeei zuzendutako ekimen bateratu bat ezarri dezakegu ondasun sahararren espoliazioarekin amaitzeko

NAZIOARTEKO KANPAINAren proposamenean islatutako HELBURUetako bat edo batzuentzako ekintza zehatz bat edo bi proposatu

EZTABAIDARAKO SARRERA

Duela 40 urte baino gehiago errefuxiatu sahararrak “pilatuta” bizi dira kanpamentuetan, etsipen eta ezintasunak markatuak, nazioarteko laguntzekiko menpekotasun handi batekin eta bizi-baldintza oso zailetan, nahiz eta saharar agintariek kanpamentuetako biztanleriarentzat bizi baldintza duin batzuk bermatzeko esfortzuak egin.

Egoera honek gure agintarien eta nazioarteko politiketan du jatorri eta oinarria.

Agerikoa da biztanleria errefuxiatuari dagokienez Espainiak paper nabarmen bat jokatu behar duela lurraldearen ‘potentzia administratzailea’ den heinean, inoiz galdu ez duen estatusa eta biztanleria sahararren egoeraz arduratu behar dela. Hala ere, Estatuak bere lankidetzarako laguntza ofiziala “kontzientziak leuntzeko” arma gisa erabili izan du eta ez da inoiz bideratu deskolonizazioa lortzera.

Gainera, nabaria da laguntzaren eraginkortasuna desagertu egiten dela gatazkaren konponketara eta okupazioaren amaierara bideratutako presio politikorik gabe. Ezin gara inolaz ere konformatu gatazkaren biktimak artatzearekin.

  • Gure lankidetza eta ekintza humanitarioak bat egiten dute auzi sahararraren oinarri politikoarekin?
  • Konponbide politiko baten faltan, ez al dago lankidetza gatazkaren mantentze eta erreprodukzio elementu bilakatzearen arriskua, konponketarako lagungarria izan beharrean?
  • Lankidetzak ez al du status quoaren mantentzeari laguntzen, okupazioak biztanleria errefuxiatuan dituen eraginak orekatuz, okupaziotik zuzenean interes ekonomikoak lortzen diren bitartean?
  • Gure asmo onenez gain, ez al gaude laguntzarekiko menpekotasun estruktural bat sustatzen?

NAZIOARTEKO KANPAINAren proposamenean islatutako HELBURUetako bat edo batzuentzako ekintza zehatz bat edo bi proposatu.

GIZA ESKUBIDEAK ETA LURRALDE OKUPATUAK

POLITIKA ETA INFORMAZIOA

EZTABAIDARAKO SARRERA

Mendebaldeko Sahararen kasuan agerikoa da nazioarteko legerien ezarpena eta biztanleria sahararraren giza eskubideen babesa, errefuxiatuen kanpamentuetan zein lurralde okupatuetan, interes geopolitikoek azpiratu dituztela.

Nabarmena da ere estatu espainolak bere ardura gauzatu behar duela Mendebaldeko Saharako potentzia administratzaile gisa – Nazio Batuen Gutunean betebehar sakratu bezala aitortzen den ardura – saharar herriaren deskolonizazio prozesuari amaiera emateko autodeterminaziorako bere eskubide besterenezinean oinarrituta.

Estatu espainola tragedia honen ardura politiko eta legala izaten jarraitzen du. Herri sahararrak bere etorkizuna askatasunez erabaki ezin duen bitartean, Espainia izango da Mendebaldeko Saharako sufrimendu eta etengabeko giza eskubideen urraketen erantzule moral eta juridikoa.

  • Zer neurri hartu ahalko lirateke Estatu Espainolak ardura horrekin bat egiten duen kanpo-politika bat aplikatzera behartzeko?
  • Zer neurri hartu ahalko lirateke Estatu Espainola, EBaren barnean, okupazioaren amaiera eta gatazkaren bidezko konponketa bat lortzera bideratutako politiken buru izateko?
  • Zer neurri hartu ahalko lirateke Espainiako kanpo-politika adierazpenetatik, minik egiten ez duen diplomaziatik eta asistentzialismotik haratago joateko?
  • Nola lortu genezake administrazio espainolaren politika, maila desberdinetan, saharar herriaren autodeterminaziorako eta bere baliabide naturalen gaineko eskubide besterenezin, etengabeko eta baldintzarik gabekoak aintzat hartzeko?

NAZIOARTEKO KANPAINAren proposamenean islatutako HELBURUetako bat edo batzuentzako ekintza zehatz bat edo bi proposatu

 

EZTABAIDARAKO SARRERA

Duela urte asko, Europako eta orokorrean mendebaldeko gobernu eta erakundeak Mendebaldeko Saharako gatazkaren jatorria eta ondorioak, bai eta bertan dituzten ardurak estali eta disimulatzen tematu dira. Zalantzarik gabe, hedabide gehienen interes eskasa, interes ekonomikoak dituzten taldeen presioek eta herri mugimenduen eraginkortasunik eza botere politikoei presio egiteko gaiaren blokeo politikoari lagundu diote. Modu honetan, ahanztura estalki bat erori da Espainiako, Europako eta nazioarteko botere publikoen betebehar eta arduren gainean Afrikako azkenengo lurralde ez autonomoaren kolonizazioarekin amaitzeko. Bitartean, herri sahararrak jasaten duen bidegabeko egoera konpondu gabe jarraitzen du, bai lurralde okupatuetan Marokoren errepresio latzaren pean, zein errefuxiatuen kanpamentuetan eta erbestean, bizi baldintza penagarriei aurre eginez.

Ekintza Politikoko lan-taldean parte hartzen dugun pertsona eta taldeok 44. Konferentzia honetan gobernu eta erakunde europarrek eta, lehenbizi estatu espainolak, potentzia administratzaile gisa, bere ardurak modu esplizitu batean bere gain har ditzaten moduen inguruan elkarrekin hausnartu nahi dugu, autodeterminazioaren bidean pausu zehatz eta eraginkorrak ematen direla bermatzeko.

  • Nola eragin dezakegu komunikabideetan gobernu eta erakunde europarrek Mendebaldeko Sahararekiko dituzten ardurak, betebeharren hausteak eta egiazko politikak islatzeko?
  • Nola lortu daiteke eragile eta sektore sozial aktiboenak herri sahararraren egia, justizia eta erreparazio eskakizunekin bat egitea?
  • Nola eragin dezakegu erakunde politikoetan gobernuek nazioarteko legeria bete dezaten Mendebaldeko Sahararen kasuan?
  • Nola lagundu daiteke Europatik estatu espainolak bere ardura onartu dezan eta horren arabera jokatu dezan?
  • Gure helburu zehatzak lortzeko, presio-sozialeko eta mobilizazio zer neurri izan daitezke eraginkorrenak?

NAZIOARTEKO KANPAINAren proposamenean islatutako HELBURUetako bat edo batzuentzako ekintza zehatz bat edo bi proposatu.

EUCOCO 2019: Espainiak eta EB Mendebaldeko Saharako gatazkan duten ardura bere gain har dezaten.

1975etik, saharar herriaren autodeterminazioaren auziarekin elkartasuneko mugimendua (elkarteak, batzordeak, GKEak, sindikatuak, erakundeak, pertsona ospetsuak, etab.) ekimenen inguruko hausnarketen eta koordinazioaren beharraz kontziente izan da. Geroztik urtero ospatu diren konferentziek premiazko auziak zein gai estrategikoei heldu diete, politika, komunikazio, genero berdintasuna, lankidetza, giza eskubideak, sindikalismoa, baliabide naturalak eta beste hainbat gai azpimarratuz, esparru bakoitzean ekintza programak eta koordinazio mekanismoak ezarriz.

Azken urteotan, konferentzia bere antolakuntza-egitura sendotu du, interes eta eztabaida desberdinak lau ardatzetan antolatuz: ekintza politikoa eta komunikazioa, saharar estatuaren garapena,  giza eskubideak eta lurralde okupatuak eta baliabide naturalen espoliazioa.

44. Konferentzia honek metatutako ondare hau guztian bildu nahi du, lankidetza eta elkartasun mugimenduak emandako pausuak sendotuz eta, aldi berean, egunerokotasun politiko eta sozialak dituen eskakizunei erantzuna emanez.

Horretarako, konferentzia honetako lanek saharar herriak jasaten duen egoeraren oinarrian dagoen kutsu politikoari arreta jartzea proposatzen da, bai eta egoera honek sortzen dituen erantzun-ekintza desberdinen oinarrian dagoena, proposamen bateratu bat adosteko aukera eztabaidatuz, NAZIOARTEKO KANPAINA POLITIKO bat martxan jartzeko, 2019. eta 2020. urteetan zehar garatuko diren sentsibilizazio eta eragin politikoko ekintzei zentzua emango diena.

Europar zein Espainiako parlamentuetarako egin berri diren hauteskundeek ziklo berri bat ireki dute, zeinetan nazioarteko legeriaren urraketa larrien aurreko erantzun ezak eta potentzia okupatzailearekin, Marokorekin, lankidetza ekonomiko zein politikoa ezin diren zigor gabe geratu. Gaur, inoiz baino gehiago, Espainia eta Europar Batasunari gatazkan duten ardurei aurre egitea eskatzeko momentua da. Bereziki estatu espainolari, deskolonizatu gabeko Afrikako azken lurraldearen, Mendebaldeko Sahararen, potentzia administratzailea.

2019ko EUCOCO konferentzia inguru aproposa da elkarteek, elkartasun batzordeek, erakunde politikoek, sozialek, sindikalek, gazteenak, GKEk zein intelektual eta artistek – bakoitzak bere esperientzia eta ekintza-esparru zehatzetik –  NAZIOARTEKO KANPAINA POLITIKO bat osatzen lagundu dezaten, estatu espainolak gatazkan duen ardura modu esplizituan onar dezan eta Europar Batasuna horren arabera jokatu dezan. Kanpaina horren helburu eta edukiez gain, Konferentziak koordinazio, jarraipen eta arduren banaketarako marko bat ezarri beharko luke.

Zentzu horretan, 2019ko EUCOCO Konferentziak bertan izango diren erakunde eta pertsonek, bai eta atxiki nahi den edonor, erabateko autonomiarekin eta aintzat hartzen duten esparru geografikotik presioa egitea proposatzen du gizarte, erakunde eta gobernu europarrei GOBERNU ESPAINOLAK, bere erantzukizunaren onarpenaren arabera eta beste jokaerei kalte egin gabe:

1.- 2020. URTEAN OFIZIALKI ADIERAZI DEZAN, Madrilgo Akordioak balio gabe eta adierazpen horrekin bat etorriz, autodeterminaziorako Saharar Herriaren eskubidea defendatzeko behar diren ekimen politikoak bultzatzea.

Estatu Espainolak 1975eko azaroaren 14an sinatutako Madrilgo Akordioak lurraldeko subiranotasuna ez zuela besterendu eta ez zuela sinatzaileei Potentzia administratzailearen izaerarik eman aitortzen du. Espainiak ezin du Potentzia administratzaileko izaera bere kabuz eta alde bakarretik besterendu, Mendebaldeko Saharak nazioarte mailan duen Lurralde Ez Autonomoko izaeran eraginik izan gabe.

2.- 2020. URTEAN OFIZIALKI ADIERAZI DEZAN, Fronte Polisarioko Espainiako Ordezkaritzaren status diplomatikoaren aitortza, askapen mugimendu gisa, eta Mendebaldeko Saharako herriaren ordezkari bakar eta legitimo gisa – Nazio Batuen ebazpen ugarik onartutako izaera-.

3.- 2020. URTEAN OFIZIALKI ADIERAZI DEZAN, eta errefuxiatuen kanpamentuetako egoera humanitario larriaren aurrean, saharar biztanleria errefuxiatuari zuzendutako babesa eta lankidetzaren lehentasuna.

4.- 2020. URTEAN OFIZIALKI ADIERAZI DEZAN, Herri Sahararrentzat erreparazio baten beharra, kalte material eta moralak kontuan hartzen dituena eta leheneratzea, birgaitzea, erreparazioa eta berriz ez errepikatzeko bermeak barne hartzen dituena.

5.- 2020. URTEAN OFIZIALKI ADIERAZI DEZAN, enpresa publiko zein pribatuen derrigortasuna Europar Batasuneko Auzitegiko ebazpenen errespetua eta aplikazioa, zeintzuk Herri Sahararrarekin lurraldeko baliabide naturalen esplorazioa eta ustiaketa adosteko oinarriak ezartzen dituzten.

Proposamen honek estatu espainolak Mendebaldeko Saharako potentzia administratzaile gisa duen ardura erabili behar duelaren egiaztapenean oinarritzen da – Nazio Batuen Gutunean betebehar sakratu bezala aitortzen den ardura –, Herri Sahararraren deskolonizazio prozesua amaitu dadin, autodeterminaziorako eskubide besterenezinean oinarrituta eta Europar Batasunak ere bete behar duena eta kide diren estatuei nazioarteko zuzenbidetik eratorritako betebeharrak betearazi behar dienak.

Close Menu