#eucocovitoria19 #SaharaLibre #PolisarioVencera

INSKRIPZIOA

INFORMAZIOA

  • Inskripzioak webgune honen bidez egin behar dira:

eucocovitoria2019.org

  • Inskripzio orria, bankuko ordainagiria eta karnet neurriko argazkia (JPG edo BMP formatuan) jaso ondoren soilik emango da onartutzat inskripzioa.Fitxategi horiek webguneko formularioan bertan atxiki daitezke.
  • Izena emateko epea 2019ko azaroaren 1ean amaituko da.
  • Konferentzia Gasteizko Europa Biltzar Etxean egingo da, eta ezinbestekoa da izena ematea 44. EUCOCO konferentzian parte hartzeko.Inskripzioak zehaztutako epea baino lehen egin behar dira, bulego teknikoak akreditazioak presta ditzan; akreditaziorik gabe ezin izango da konferentzian parte hartu.Akreditazioek parte-hartzaile bakoitzaren argazkia eramango dute.
  • Inskripzio-kuota 150 €-koa da, eta prezio horren barruan sartzen dira: konferentziarako sarrera, lantaldeetan parte hartzea, parte-hartzaileen kita, lanerako dokumentuak, coffe break, bazkari-luncha eta amaierako afaria.
  • Ordainketak banku-transferentzia bidez soilik egin ahal izango dira, Gasteizko SEADen Lagunen Elkartearen kontu zenbakian.
  • Caja Laboral Kutxa ES96 3035 0012 7801 2009 3267. Transferentzia egitean honako hau idatzi behar da:EUCOCO19 izen-abizenak eta sakelako telefono zenbakia.
  • Antolatzaileek beretzat gordetzen dute 44. EUCOCO konferentzian sarrera ukatzeko eskubidea.

IZENA EMATEKO GALDETEGIA

Close Menu